Zugarramurdi

Koordenatuak: 43°16′09″N 1°32′30″W / 43.2693°N 1.5416°W / 43.2693; -1.5416
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zugarramurdi
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Zugarramurdi udalerriaren irudi orokorra.
Zugarramurdiko bandera
Bandera

Zugarramurdiko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaBaztanaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Zugarramurdi
AlkateaJesus Mari Agerre Indaburu
(Akelarre)
Posta kodea31710
INE kodea31264
Herritarrazugarramurdiar
Geografia
Koordenatuak43°16′09″N 1°32′30″W / 43.2693°N 1.5416°W / 43.2693; -1.5416
Azalera5,649 km²
Garaiera205 metro
Distantzia75 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria231 (2023:  29)
alt_left 111 (%48,1)(2019) (%46,8) 108 alt_right
Dentsitatea40,88 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 22,96
Ugalkortasuna[1]‰ 36,36
Ekonomia
Jarduera[1]% 73,33 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 7,16 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 92,10 (2018: %3,26)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.zugarramurdi.es/


Zugarramurdi[3] Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da. 219 biztanle zituen 2019an.[4] Urdazubi eta Baztan udalerriekin batera, Baztanaldea eskualdea osatzen du, Baztan Bidasoa eskualdearen barnean. Ainhoa, Sara eta Urdazubi herriekin batera Xareta elkartea edo azpieskualdea ere osatzen du.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zugarramurdi toki izenaren jatorria edo esanahia ezin izan da oraingoz ziurtasun osoz zehaztu, baina euskarazkoa dela baiezta daiteke. Pertsona abizena ere bada.

Historian, agirietan izena beti berdin agertu izan da: Zugarramurdi (1154 eta 1860); Jose Maria Jimeno Jurio, 2004.[5]

Koldo Mitxelenak proposatu zuenez, «zumar doilor ugariko lekua» esanahi etimologikoa izan liteke: zumar (Gipuzkoako Zumarraga udalerriaren antzera) + andur («doilor») + -di atzizkia (multzoa, taldea edota ugaritasuna adierazten duen atzizkia). Hortaz, zugarrandurdi > zugarramurdi izenaren bilakaera da, agian, baina Mitxelenak berak bere teoria hori froga lezakeen antzinako agiririk ez zuela onartu zuen. Euskara batuan zumar esaten da, baina zugar euskalki edo azpieuskalkietan agertzen den aldaera ere bada. Bestalde, -di atzizkia euskal toki izen nahiz abizenetan maiz zuhaitz edo landare izenekin batera agertzen den atzizkia da, esate baterako: Lizardi, Pagadi, Aresti, Gorostidi, Loidi eta abar. Adibidez, Zumardi izenak zumar asko dauden lekua adierazten du.

Mikel Belaskoren arabera, herritarrek eguneroko hizkeran Zugamurdi, Zamurdi edo Zuenburdi ahoskerak darabiltzate, herriaren izenaren laburdurak, alegia.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zugarramurdin, itsas mailatik 137 metro gorago, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 1990ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[6]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.


Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bost auzok osatzen dute udalerria: Azkar, Etxartea, Madaria, Olasur eta Zugarramurdi herrigunea bera.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zugarramurdiko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamalau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 6,09 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an bezala, 2011ko udal hauteskundeetan ere Zugarramurdiko alkate Akelarre herri ekimeneko Jesus Maria Agerre Indaburu aukeratu zuten, Akelarrek lortu baitzituen udaleko bost ordezkariak[7].

2007ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko udal hauteskundeen ondoren, Zugarramurdiko alkate Akelarre herri ekimeneko Jesus Maria Agerre Indaburu hautatu, Akelarrek lortu baitzituen udaleko bost ordezkariak. Baliogabeko botoak sei izan ziren (emandako boto guztien % 4,92) eta boto zuriak sei izan ziren (% 5,17). Abstentzioa % 43,26 izan zen.

Zugarramurdiko Udala (2007)
Hautetsia Jasotako botoak
Evaristo Mentaberri Mihura (Akelarre) 83
Mikel Pedro Mitxelena Etxehebeste (Akelarre) 72
Jesus Maria Agerre Indaburu (Akelarre) 71
Gonzalo Garmendia Bedialauneta (Akelarre) 67
Lazaro Dainciart Iribarren (Akelarre) 67

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zugarramurdiko udaletxeko idazkaria Urdazubiko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Lapitztegia kalea, 1

Alkateen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Jesus Mari Agerre Indaburu Akelarre
2011-2015 Jesus Mari Agerre Indaburu Akelarre

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Nafar-lapurtera»

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zugarramurdiko festak abuztuaren 15ean ospatzen dira, Andre Marietan. Bertan egiten da zikiro-jate ospetsua.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zugarramurdi udalerrian film hauek girotu dituzte:

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fitxategi:Zugarramurdiko Akelarrea. Nafarroa, Euskal Herria.jpg
Zugarramurdiko leizeak.
Arrosarioko Andre Mariaren baseliza
Dolarea etxea.

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa